Hona hemen folksonomiaren azalpane laburra. Aldez aurretik ez nekien zer den, ez negoen blog munduan sartuta, baina orain erabiltzen badakit. Gainera nire ustez etiketak behar-beharrezkoak dira bloggetan, behar dugun informazioa errazago laguntzen dutelako.
Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialean erabiltzen da.
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke:
- Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.
- Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious. 2008ko urrian, 1000 erabiltzailetik gora dira han ingelesezko Wikipedia laster-marka bezala gorde dutenak, reference, wiki eta encyclopedia etiketak nagusitzen direlarik.
Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da . Taxonomia grezieratik dator, "taxis" (sailkapena) eta "nomos" (ordenatu, kudeatu); "Volk" (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina