Portafolioak ebaluatzeko tresna da. Bertan, persona bakoitzak sortutako edo landutako dokumentuak biltzen dira. Dokumentu hauek, espezifikoki aukertauak izango dira ( idatziak, bideoak, irudia, esperientziak...). Gainera, bakoitzaren lanaren ebidentzia izanen da. Sistema hau sortua izan da printzipio pedagogikoak eta teknologikoak oinarritzat hartuta. Aurrerago azalduko dudan bezala eremu akademikoan erabiltzen da gehien bat. Hala ere sortzaileen helburua izan zen bai akademikoki eta bai pertsonalki erabiltzea.
Sortzaileen ideia izanz en formatu bat eraikitzea zeinetan forma kokretuki eta dekriptiboki erakustea edozein proiektu. Gainera esperientzia oso garrantzitsua zela baieztatu zuten, eta hori eguneroko lanean edo ikasketetan islatzea helburuetako bat zen
Beraz, portafolio elektronikoak, teknologia. Eremu akademikoan, garrantzi handikoak dira, izan ere, ikasleak ikasgaiaren jarraipena egin dezake. Lan akademikoaren lanketa eta ausnarketa bertan agertuko da.
Portafolio honekin ikaslearen independentzia eta autoikaskuntza bultzatzen da. Materiala deskribatuz eta landuz lortuko da ikaslearen garapena . Behin portafolioa bukatuta egon, norberaren gaitasunak nabarmenduko dira. Baina hau gertatzeko prozesuan zehar jarraipena egon behar da; hasierako egoera, eta amaierakoa konparatuz.
Sistema honekin irakasleak ikasleen eboluzioaz aparte, ikasleak egin duen lana kurtsoan zehar ikusi dezake, hau da, edukien lanketa, informazioa, gaurkotasuna...
Irudi honekin ulertu dezakegu hobeto,portafolioen bitartez, ikasle eta irakasleen arteko harremana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina